Aurkezpena

Inprimatu
PDF fitxategia

“Mina saihestezina da, sufrimendua ez beharrezkoa”.

Denok izan dugu gure bizitzako momenturen batean min fisikoa edo emozionala sorrarazi digun gertakariren bat.

Ama Natura eta geure benetako izatearen aurka goazenaren seinaleak dira, askotan ulertzea kostatzen zaizkigunak.

BioQiros proiektuaren xedea horixe da funtsean, bizitza honetan jarraitu behar dugun bidea ezagutzen lagundu eta ibilbide hori egiteko beharrezko erremintak eskuragarri jartzea.

Pertsonaren osotasuna kontuan hartuz, bide ezberdinetatik momentu oro behar duen laguntza ematen saiatzen gara, pertsona horrek bere ibilbidea bere kabuz egin ahal dezan:

KONTSULTAK:

Elikadura Energetikoa, Kinesiologia Holistikoa, Osteopatia, Tui-Na masajea, Tailandiar masajea, eta Sendatze Praniko Tekniken moduko terapien laguntzaz gorputz, energia, adimen eta emozio desorekei irtenbidea ematen diegu.

JARDUERAK.

Arlo horren helburua oreka energetikoa, oreka fisikoa, adimen oreka eta oreka emozionala bilatzea da hainbat jardueren bidez: Mat Pilatesa, K-Stretch®, Hatha Yoga, Abdominal Hipopresiboak, eta abar.

IKASTARO ETA TAILERRAK:

Konstelazio Familiarrak, Elikadura Energetikoa, Kinesiologia Holistikoa, Masajea eta abar bezalako teknika ezberdinen arlo praktikoa ere jorratzen dugu.

Lan hau guztia BioQiros osatzen dugun guztion arteko lan taldean burutzen dugu, ikuspuntu ezberdinetatik helburu bera lortzeko: pertsonaren ongi-izatea.

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)