Zer da medikuntza biologikoa?

Inprimatu
PDF fitxategia
medikuntzabiologikoa

Medikuntza Biologikoa norbanakoaren subiranotasunean kokatzen dugu, bere burua bere kabuz sendatzeko ahalmena emanez.

Osasuna sintomarik edo gaixotasunik eza baino aruntzago doa, osasuntsu egoteak baditu beste konnotazio batzuk: bizitzeko gogoa izatea, Ama Naturarekin armonian sentitzea, ingurukoenganako maitasuna sentitzea, norbere buruarengan sinestea, norbere Izatea ulertu eta onartzea…

Ikuspegi holistikotik pertsonaren alderdi fisikoa, biokimikoa, emozionala eta energetikoa bateratuta eta osotasunean hartzen ditugu kontuan, pertsona zatiezina baita, denak baitu erlazioa denarekin, alderdi bateko desorekak beste alderdietan ere eragiten baitu.

Ernalketa momentu beretik une oro ingurura eta datozkigun estimulu eta egoeretara egokitzen ari gara, baina egokitze horiek ez dira beti behar genukeen bezain onak. Zenbaitetan desoreka organikoak sortuko dira, beste batzuetan desoreka estrukturalak, besteetan emozionalak, eta abar.

Egokitze desegoki horiek zuzendu eta berriro gerta ez daitezen heziketa integrala ematea du helburu guk praktikatzen dugun Medikuntza Biologikoak.

BioQiros MBZ-an Medikuntza Biologikoaren ikuspegi holistikoa mantentzen dugu, eta bezeroak hala baimenduz gero, bere kasua profesional ezberdinen artean aztertzen da hala behar izanez gero. Atal guztiak elkarrekin zuzenki erlazionatuta daude, hartu-eman jarraitua dutelarik.

“Urtebeterako planak egiten badituzu, arroza erein. Bi bosturtekotarako egiten badituzu, zuhaitzak landatu. Bizi osorako egiten badituzu, pertsona bat hezi".                  ESAERA TXINATARRA

Goi Mailako Tai-Chia

loreto tai-chi2
informazio gehiago

Hatha Yoga


informazio gehiago

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)