Garapen jasangarria

Inprimatu
PDF fitxategia

Gure zentroaren filosofia holistikoak, gizakia modu integralean ebaluatzeaz gain, Ama Naturarekin lotura estua mantentzen du eta horrek eragina du garapen jasangarrian: horren hedatuta dagoen nekazaritza intentsiboari eta elikagaiak gehiegi prozesatzeari aurre egiten diogu eta, horren ordez, naturaren etapak errespetatzen dituen nekazaritza estentsiboa bultzatzen dugu, baliabide naturalak bermatuz eta kontsumismoaren eragin kaltegarriak gutxituz.

Elikagai biologikoen erabilera bultzatzen dugu; izan ere, naturaren etapak errespetatzeaz gain, ez dituzte konposatu kimikoekin tratatzen edo genetikoki aldatzen, ez dute elikagaia intoxikatzen eta ez dute ingurumena kutsatzen.

Era berean, proteina begetalen kontsumoa bultzatzen dugu animalia jatorriko proteinak ordezkatuz; izan ere, baliabide natural askoz gutxiago kontsumitu eta ekosistemen oreka ahalbidetzen dute.

Hitz gutxitan esanda, nekazaritza ekologikoaren hazkuntza bultzatzen dugu; izan ere, lanpostu gehiago sortzeaz gain, lurren emankortasun naturala errespetatzen eta bultzatzen du haien produkzio gaitasuna agortu gabe, ekosistemak babesten laguntzen du, kutsadura gutxitzen du eta gure otorduak askoz ere goxoagoak eta elikagarriagoak bihurtzen ditu.

Planetaren garapen jasangarria bultzatzeaz gain, kontzientzia berri baten hedatzearen alde lan egiten dugu, non gure Ama Lurra den planeta honetan bizi garen izaki guztiok bakean eta armonian  bizi gaitezen, gure izatea energia jainkotiar unibertsalak nola biltzen duen sentituz: MAITASUNA

OM MANI PADEM HUM

“[…]sei silaba hauek, om mani padme hum, metodoa eta jakinduriaren batasuna den bide baten praktikaren dependentzian, zuk zure gorputza, mintzoa eta adimen ezpurua Buddha baten gorputz, mintzo eta adimen puru eta goretsi baten bihur dezakezula esan nahi dute” XIV Dalai Lama

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)