Harreman Psikomotrizitatea

Inprimatu
PDF fitxategia

 

hipnobirthing_web

Zer da?

Harreman psikomotrizitatearen helburua haurraren berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haren garapen orekatua bultzatzea da. Saio hauen bidez, haur bakoitzaren heldutasun psikologikoaren garapenean ( indar-eragilea, fisikoa, morala, afektiboa eta kognitiboa osotasunean) sortzen diren beharrei erantzuna emango zaie; betiere, bakoitzaren ezaugarriak eta erritmoa errespetatuz.

Nola lantzen da?

Harreman psikomotrizitate saioak bereziki horretarako prestatutako gela batean izango dira, eta bertan jolas askea eta beraien larritasuna eta zailtasunak adierazten laguntzeko materiala izango dute. Material honek dituzten zailtasunak bizitzen lagunduko die, eta ahal den neurrian konpontzen, betiere psikomotrizistaren laguntzaz.

Saioak astean behin izango dira eta ordubetekoak, eta banakakoak izan daitezke, taldean eginda interesgarriagoak diren arren. Jarduerak oinetakorik gabe egiten direnez arropa erosoa ekarri behar da eta galtzerdiak beharrezkoak dira.

Ezinbestekoa da gurasoen lankidetza, umeen jarraipena egin eta lorpenak ahalbidetzeko, era berean, gurasoek ere beraien zalantzak eta kezkak azaltzeko gune bat izan dezaten.

Lantzen diren helburuak

  • Umearen garapen osoa ahalbidetu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
  • Jolas askean aritzeko bidea eman, sentimendu, gatazka, emozioak eta jarrerak adierazten laguntzeko. Hori lortuz umeek autonomia eta baliabide gehiago garatzen dituztenez, hobeto egokituko da errealitatera, eskolako ikasketetara eta harremanetara.
  • Izan dezaketen edozein arazo (harremanetan, afektiboak, emozioen ingurukoak, korporalak, kognitiboak…) aurreikusi eta esku hartu.
BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)