Pilates Posturala

Inprimatu
PDF fitxategia

Pilates Metodoa bizkarrezurra eta berau sostengatzen duten giharrak indartu eta luzatzeko mugimendu zehatzetan oinarritzen da.

Sistema osoa da, sakoneko eta azaleko giharren lanketa malgutasuna, arnasketa, koordinazioa eta fluidotasunarekin uztartzen dituena.

Gure zentroan Pilates metodoaren funtsak postutologiaren egungo ezagutzetara moldatu ditugu, sabelaldeko presio igoera sortzen duten ariketak ekidin eta diafragma, zoru pelbikoa eta tentsio miofaszialak normalizatzera bideratutako lana planteatuz.

Gehienez 7 pertsonaz osatutako taldeekin lan egiten dugu, arreta egokia eta zerbitzu pertsonalizatua ziurtatzeko, ikasleak bere atentzio guztia ariketak egoki egitera bideratzen duen saio dinamiko eta fluidotan.

Gorputza eta adimena uztartzen dituen sistema da, beraz.

Metodoak onura asko ditu:

  • Zure gorputza eta adimena jarrera egokia mantendu eta lesioetatik errekuperatu eta prebenitzeko berrezi.
  • Sakoneko eta azaleko giharrak sendotu.
  • Gihar eta giltzaduretako malgutasuna hobetu.
  • Arnasketa ahalmena hobetu.
  • Zure organismoko energia mugiarazi.
  • Zure erdialdearekin konektatu, gorputza eta adimena osotasun bat bezala sentituz.
  • Bizitasun gehiagorekin sentitu eta autopertzepzioa hobetu.

Hipopresiboak

LPF-hipo
informazio gehiago

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)