Kinesiologia Holistikoa

Inprimatu
PDF fitxategia

Kinesiologia Holistikoa sakontasun handiko terapia da, patologia, desoreka, inadaptazio, eta abarren benetako jatorrira iritsi eta teknika ezberdinen bitartez tratatzeko aukera ematen duena.

Gure bizi-historia guztia (jatorri fisiko, kimiko, energetiko, emozional eta abarrekoa) gure gorputzean gordeta dago, eta Kinesiologia Holistikoak informazio hori testatze teknika ezberdinen bitartez berreskuratzen du, adaptazio “patologikoen” eragileak eta hauek zuzentzeko teknika egokiak zehazteko.

BioQirosen testatze sistema hau pertsonaren desoreken jatorriei buruzko informazioa lortu eta bere orekatzerako bidean gidatu eta zuzentzeko erabiltzen dugu, beharrezko zuzenketa fisikoak, energetikoak eta emozionalak eginez.

Desoreka konkretu batean zenbateraino hobetu duen jakiteko kontsultatatik hasita, bezeroak berak ezagutzen ez dituen alderdi sakonak ezagutu eta zuzentzeraino irits gaitezke.

Kinesiologia Holistikoak aukeratzen laguntzen dizu. Eta aukeratzeak aske egiten zaitu.

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)