Osteopatia

Inprimatu
PDF fitxategia



 

Gizaki bakoitza jaiotzetik bere forma, itxura eta bizitasunean ezberdina da. Bizia bera, jaiotzako momentu beretik akidura prozesu jarrai bat da.

Osteopatia edo medikuntza osteopatikoa gaixotasun eta desoreka asko osotasun estruktural edota funtzional hori galtzean sortzen direnaren teorian oinarritzen da. Errekuperazioa eragozten duen gaixotasunaren ondorioz galdutako harmonia eta oreka berreskuratzen laguntzeko hainbat teknika erabiltzen ditu, eta beraz, praktika holistiko bat da:

  • Masajea: kirol-masajea, terapeutikoa, erlaxagarria, hanketako reflexoterapia, drainatze linfatiko manuala, gihar-kateen lana, cyriax (MTP), eta abar.
  • Osteopatia estrukturala: grabitate lerroetako oreka berreskuratuz oreka estrukturala lorrarazten dugu, hauek bezalako arazoak landuz: gihar gainkarga eta kontrakturak, tendinitisak, bihurrituak, periostitisak, oinetako faszitisak, hernia diskalak, ziatika, lunbalgiak, giltzadura blokeoak, pubalgiak, dortsalgiak, zerbikalgiak, haurdunaldian dauden emakumeak, eta abar.
  • Erraietako osteopatia edo biszerala: gorputzaren barruko mugimendu osoaz arduratzen da, ez bakarrik estrukturaz. Gorputzean nerbio sistemari esker dena erlazionatua dago, halako arazoak tratatu daitezkeelarik: menstruazioaren aurreko oinazeak, haurdunaldi ondorengo tratamendua, idorreri arazoak, eta abar. Osteopatia estrukturalaren osagarri bikaina da.
  • Garezur osteopatia edo kraneala: garezurreko suturetako mugimendua eta garezur barneko bulkada erritmikoa bezalako fenomeno fisiologikoen eragina du. Mekanismo hau garezurreko eta sakroko mugikortasunagatik agertzen da, garezur eta bizkarrezurreko duramaterraren bitartez gidatua. Zefalea, migraina, ATM-ko arazoak, estresa, sinusitisa, eta abar landu daitezke.

Gure zentroan teknika hauek Birrorekatze Globalaren Sistemarekin (SRG) osatzen dira, eta era guztietako jendeari aplikatzen zaizkio, hala nola jaioberriak (pediatria osteopatia), emakume haurdunak, kirolariak, eta abar.


Tui-Na

tui-na
informazio gehiago

Tailandiar masajea

padi-thai
informazio gehiago

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)