Sensing - Osteopatia

Inprimatu



 

Osteopatiaren printzipio ezberdinak konbinatzen diren saioak. Horietako bat, organismoak bere burua sendatzeko duen gaitasuna da. Printzipio horrek gorputzak sintometatik haratago adierazten dituen premiei erantzutean bere funtzioak berreskuratzeko duen gaitasunaz hitz egiten digu. Beste printzipioetako bat da mugimendua dagoen lekuan, bizitza dagoela. Printzipio horretatik abiatuta, non mugimendua eta bizitza urrituta dauden, saioaren bidez, zonalde horretan nutrizio- eta energia-hornidura eta drainatze optimoa berriro martxan jarri ahal izango dira.

Hori guztia 'Sensing' edo zentzumen-kontzientziaren esperientziaren esparruan, non bizitako esperientziak bere osasuna zaintzen eta artatzen ikasteko saiora joaten den pertsonari tresna erabilgarriak ematen baitizkio.

Miren Salmerón Murguiondori buruz:

Fisioterapian diplomatua KOL 148 zk.

D.O. osteopata, MROE, 48. zk. 22 urte baino gehiagoko esperientzia osteopata gisa eta osteopatia pediatriko eta obstetrikoaren arloan.

Biosintesiko gorputz-psikoterapiako ikasketak.

Sensory Awareness Leaders Guild elkarteko kidea (Lee Klinger Lesser-en ikaslea).