Psikologia

Inprimatu
PDF fitxategia
 

Antsietatea, depresioa, dueluak, krisi egoerak, fobiak, bikote arazoak, erlazio sozial edo familiarretan zailtasunak, seme-alaba/gurasoekin erlazioetan zailtasunak, eta abar bezalako arazo, sintoma edota zailtasunekin aurkitzen zarenean, edota hazkuntzarekin erlazionatutako orientazioa behar duzunean, zerbitzu honek asko lagun zaitzake.

Saio hauetan, lehendabizi, terapiara datorren pertsona, bikote edo familiaren egoeraren balorazio / informazio bilketa bat egiten da, sintoma horiek sufriarazten dituen arazo edo gatazka non kokatzen den ikusiz.

Ondoren, zailtasun horien konstzientzia hartzeko prozesuan laguntzen zaio.

Eta azkenik, egoerari irtenbidea aurkitu ahal izateko erraminta eta gaitasun berriak eskuratzeko lan egiten da.

Hau guztia min emozionalarekiko errespetu osoz. Honek, konstziente egin, zaindu eta kasu egiten zaionean, transformatu egiten baikaitu.

Atentzio pertsonalizatua eta konfidentzialtasunik handienarekin.

Kalitatezko laguntza begirunetsu profesionala.

Errespontsabilitatea, epaiketarik eza eta konpromisoa.

BioQiros Medikuntza Biologikoa :: Tel 943 027 661 :: Fax 943 027 662 :: Zelaeta Berri plaza 3, BEASAIN (Gipuzkoa)