fitness
Jarduera fisiko osasungarria
Fitness zerbitzuen baitan, ariketa fisikoaren inguruko teknika eta ezagutza ezberdinak uztartzen ditugu, antzinako diziplinatatik hasi eta gaur egungo metodo modernoetara iritsiz.
Jarduera guztietan, Norbere Kontzientzia, Norbere Entzutea eta Norbere Errespetuan oinarritzen diren ariketa eta mugimenduak proposatzen ditugu, gorputzak pairatzen dituen min, oinaze eta deserosotasunak identifikatu, ulertu eta errotik zuzentzeko:
Gihar kontrakturak, hernia diskalak, bizkarreko eta zerbikaletako min eta arazoak, arnasketa arazoak, muskulaturaren ahultasuna, malgutasun falta, zoru pelbikoko funtzionamenduaren hobetzea, eta abar luze bat.
Ariketaren exekuzio kontzientea bilatzen da une oro, lan psiko-neuro-miofaszial osoa eta eraginkorra lortzeko, alderdi fisikoaz gain, alderdi mental eta emozionala ere orekatzen lagunduz.
Jarduera hauek ez dira arazo edo desorekak zuzentzeko soilik, prebentzio lan sakona ere egiten baita, norbera bere osasun eta ongizatearen arduradun izaten irakatsiz.
Yoga 5.000 urte baino gehiago dituen zientzia
bat da, eta helburua pertsonaren heziketa osoa
da zentzu guztietan; bai fisikoa, bai psikikoa,
baita espirituala ere.
BiOQiROSen egiten dugun Yoga Klasikoa da, eta gure erreferentziazko liburua “Los Yoga Sutras de Patanjali” da. Bertatik, Ashtanga Yoga edo 8 urratsen Yoga egiten dugu. Saioetan, posturekin batera (asanak), hainbat arnasketa praktikatzen ditugu (paranyamak) eta tarte bat hartzen dugu alderdi etiko/filosofikoa lantzeko, arnasketa eta meditazioarekin batera.
Praktika dinamikoagoa nahiago duen jendearentzat, Vinyasa Yoga talde bat dugu, asanak bata bestearekin uztartzen dituena. Yogaren ozeano zabal honetan gehiago murgildu nahi duenarentzat, hilean larunbat batean, zientzia horren alderdi filosofiko eta praktikoetan sakontzeko tailer bat egiten dugu.
Teknika Postural Hipopresiboak gihar abdominalak eta zoru pelbikoa indartu eta gorputzeko postura hobetzen laguntzen dutelako dira ezagunak.
BiOQiROSen baina, teknika hau haratago eraman dugu,
BiOQiROS Mindful Training System metodoaren bitartez
Arnasketa lan espezializatua, lan postural zehatza
eta propiozepzioa dira oinarri nagusiak
Erditze ondorengorako metodo bikaina izateaz gain, osasun eta kirol arlorako ere erreminta ezin hobea da BiOQiROS Mindful Training System.
Izan ere, metodo hipopresibo honek erakutsi dituen onurak norbere gorputza zaindu, egokitu, indartu eta hobetu nahi duten edozein pertsonentzat baliagarri dira.
HIPOPRESIBOEN ONURAK
Gorputzaren gaineko kontzientzia eta autoezagutza hobetzen ditu.
Postura hobetzen du eta min fisikoak gutxitu.
Bizkarrezurreko giharren egonkortze-funtzioa hobetzen du.
Abiadura eta indarren transmisioa hobetzen ditu.
Arnasteko gaitasuna eta potentzia hobetzen ditu.
Erditzearen, ebakuntzen eta lesioen ondorengo suspertzea hobetzen du.
Erraien funtzionamendu orokorra hobetzen du.
Zirkulazio-sistema hobetzen du.
Sexu-funtzioa hobetzen du.
Egoera emozionala, antsietate-egoerak, eta abar hobetzen ditu.
Barrunbeen barruko presioen kudeaketa hobetzen du.
Gihar abdominalen eta zoru pelbikoaren arteko sinergia hobetzen du.
Diafragma normalizatzen du: haren tonua eta funtzioa erregulatzen ditu (arnasketari zein posturari dagozkienak).
Kate miofaszialak normalizatzen ditu.
K-Stretch metodoa gorputz-postura hobetu eta tentsio muskularrak berrorekatzeko sortutako metodo iraultzailea da.
Gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz diseinatutako hamaka erabiliz, gihar kateen luzaketen bitartez elastikotasuna eta egoera fisikoa hobetzen laguntzen du.
K‐Stretch metodoak gorputza postura egokian mantentzea ahalbidetzen du, era honetan ariketak egiterakoan konpentsazioak ekidinez.
K-STRETCH METODOAREN ONURAK:
- Tentsio muskularrak berrorekatzen ditu.
- Postura hobetzen du.
- Malgutasun muskularra hobetzen du.
- Giltzadura mugikortasuna hobetzen du.
- Zirkulazioa hobetzen du.
- Gaitasun fisiko orokorra hobetzen du.
Berreziketa Posturala, BiOQiROS Mindful
Training System, Antigimnasia, Yoga edota
Mindfulness bezalako metodo eta teknika
ezberdinen arteko konbinazio aberasgarria da.
Lan leun, lasai eta eraginkorra proposatzen da bertan, helburu nagusia, norbanakoaren heziketa integrala izanik.
Era honetan, zure gorputza ezagutu eta hobekien datozkizun ariketak ikasi eta behar duzun oro zure kabuz burutzeko gai izango zara.
Aurreko metodo eta teknikak oinarri harturik, banakako lan pertsonalizatua eskaintzen dugu.
Banakako saioak burutzen ditugu, momentuan behar duzun lan mota espezifikoa proposatu eta emaitza are eta ikusgarriagoak lortuz.
Saio hauetan Personal Coach globalaren ezagutza guztiak aplikatzen ditugu, ariketa fisikoa, teknika manualak eta coaching psikologikoa bezalako erreminten bitartez.
Zentratzeko meditazio aktibo hau Sufi tekniketan oinarritzen da, Oshok geroago garatu eta hedatutakoak.
Arnasketa eta koordinatutako mugimendu batzuk erabiliz, biratzeaz jarraituak, zure energia zilborraren azpian kokatutako Hara edo ‘bizi-energiaren zentroan’ zentratuko da.
Hortik adimena behatu eta presentzia eta osotasuna zer direnaren esperientzia izan dezakezu; gorputza norabide guztietan mugitzen da, zentroa ez da mugitzen.
Kundalini Yoga edo Kontzientziaren Yoga
Kundalini Yoga edo Kontzientziaren Yoga meditazio aktibo batean oinarritzen da, 4 atal dituena: lehen bi atalak mugimenduan eta hurrengoko biak mugimendu gabeko behaketan.
Yoga mota oso ahaltsua da, blokeatutako energia mobilizatzen, bizitzeko poztasuna eta bizitzaren plazerra esnatzen laguntzen baitu.
Kirola egitea gustatzen zaizu? Zure helburuetako bat zure errendimendua edo zure markak hobetzea da? Eskura dituzun bariable guztiak entrenatzen dituzu?
Oraintxe duzu zure kirol entrenamendua biribilduko duen kalitatezko lan osagarria egiteko aukera!
- Arnasketa gaitasuna eta potentzia, oxigenoaren aprobetxatzea eta erresistentzia hobetuko duen arnasketa entrenamendua.
- Efizientzia posturala lortzeko kate muskularretan oinarritutako luzaketa eta indartze lanak, keinu biomekaniko ezberdinen kalitatea hobetzeko.
- Kontzentrazioa, fokalizazioa eta diziplina lana.
Funtsean, zure kirol entrenamenduari falta zaion lana egiteko aukera izango duzu, errendimendua hobetzeaz gain, lesioak izateko arriskua gutxitu, autokontrola handitu eta zure bizitzako beste arlo batzuetarako balioko dizkizun pautak eskuratuz.
Ez duzu garbi zuretzat ariketa egokienak zein diren?
Zure egoera ezagutu, zalantzak argitu eta horren baitan
jarduera gomendagarriena aholkatzea nahiago baduzu,
jarri gurekin harremanetan.
Fitness jarduerak beste zerbitzuen osagarri
bikainak dira. Ezagutu eskaintza osoa:
Health
Osasunaren arloa
Prebentzio zerbitzuak, Ginekologia,
Kinesiologia Holistikoa, Osteopatia,
Akupuntura…
Teaching
Formakuntzaren arloa
Osasunaren zaintzarekin inguruko oinarri
teoriko eta praktiko gaurkotuak ezagutu eta zeureganatzeko formazio eta tailerrak.