Medikuntza konbentzionala eta
osagarria elkarlanean
2008an jarri zen BiOQiROS proiektua abian,
Medikuntza Konbentzionalak eskaintzen dituen
zerbitzuen osagarri izateko helburu nagusiarekin.
Hasiera-hasieratik izan dugu garbi pertsonari bere osotasunean lagundu ahal izateko, Medikuntza Konbentzionalak eta Medikuntza Osagarriak eskutik joan behar dutela, bata bestearen gehigarri izanik.
13 urteko ibilbidearen ondoren, Premank eta Zuatzu enpresen bitartez, bi medikuntzak uztartzera iritsi gara, Medikuntza Integratiboko zentro espezializatua izateko helburu finkoarekin.
ezagutu
lantaldea
Igor Gutierrez Maortua
BiOQiROS Hypopressive Training System metodoaren sortzailea, arnasketa eta postura entrenamenduan aditua da, Kinesiologia Holistikoan eta Elikadura Energetikoan bezalaxe.
Pozgarri Arizkorreta Arrese
Yoga Klasikoan eta Naturopatian aditua. Goi-Kiromasajean diplomaduna, Fisioterapiako laguntzailea eta egiturazko osteopatia eta masaje linfatikoa lantzen du.
Asier Murua
Kirol Fisioterapeuta, ingurune kliniko eta fisioterapia zentroetan. Era zuzen eta ez-zuzenean, futbol taldeetan bigarren eta hirugarren mailako kirolariekin lanean, lesioen errekuperazio prozesuak bermatzeko.
Irune Martínez de Treviño Zurutuza
Erizaintzan diplomaduna, lan arriskuen prebentzioko teknikari eta Yogako irakaslea.
Raquel García
18 urteko esperientzia duen Osteopata eta Kirol-Masajista eta Terapeutikoa.
Mertxe Escaño Maestro
Kiromasajista (bizkarreko gihar kontrakturatan espezialista). Eskuzko Drainatze Linfatikoa (Vodder metodoa).
Lierni Lekuona Agirrebengoa
Konstelatzaile familiar eta sistemikoa, terapeuta eta coach sistemikoa.
Yoga Human Project
2010an sortutako erakundea da, Yoga Klasikoaren oinarriak gure egunerokotasunera helarazteko helburu duena.
Uriarte laborategia
Analisi klinikoen arloan dago espezializatuta eta giza organismoko likido biologikoen konposizioa aztertzen du.
Premank
Lan Arriskuen Prebentzioan espezializatutako enpresa.
Zuatzu Ginekologia
Zuatzu Klinika emakumearen zainketa integralean dago espezializatua.
Zure osasuna hobetzen lagun
zaitzakegula uste duzu baina ez zaude
ziur lehen pausua zein izan daitekeen?
Zure egoera entzun, zalantzak argitu eta ongizaterantz bidea nondik hasi aholka zaitzakegu.
Gure talde anitzaren lankidetzari
esker, zerbitzu plurala, eraginkorra
eta kalitatezkoa eskaintzen dugu,
gertutasunaren berotasunarekin.
Health
Osasunaren arloa
Prebentzio zerbitzuak, Ginekologia, Kinesiologia Holistikoa, Osteopatia, Akupuntura…
Fitness
Jarduera fisikoaren arloa
Yoga klasikoa, Hipopresiboak, K-Stretch, Berreziketa Posturala, Personal Coaching…
Teaching
Formakuntzaren arloa
Osasunaren zaintzarekin inguruko oinarri teoriko eta praktiko gaurkotuak ezagutu eta zeureganatzeko formazio eta tailerrak.
BiOQiROS
Hypopressive Training System
Jarduera fisiko osasungarri metodoa, gorputz fisikoa, mentala eta emozionala era holistiko batean lantzen dituena.