health
Osasun kontsulta indibidualak
Health zerbitzuen baitan, osasun fisiko, mental eta emozionalarekin zerikusia duten desoreka eta arazoak lantzen ditugu kontsulta indibidualen bidez, ikuspuntu ezberdinetako lan-taldetik abiatuta.
Kasu guztietan, lehen pausua zure egoera espezifikoa ezagutu, modu pertsonalizatuan tratatu eta zerorrek hobekuntza nabaritzea da. Baina epe luzerako helburua heziketa integrala da, desoreka egoerara nola iritsi zaren ezagutu eta osasun eta zoriontasunaren bidea berrartzeko.
Norbanakoaren gidatze lan honetan, lan-taldearen indarra da gure ezaugarri nagusienetako bat. Bezero bakoitzari ahalik eta irtenbide egokien eta azkarrena emateko nahiarekin, espezialista ezberdinen arteko lan koordinatua eskaintzen dugu, ikuspuntu eta teknika ezberdinen potentzial guztia batu eta aprobetxatu asmoz.
Honakoak dira eskaintzen
ditugun zerbitzuak:



Kinesiologia Holistikoko zerbitzuaren oinarrietako bat da eta Txinatar Medikuntza Tradizionalaren arabera elikagaiek norberarengan duten eragin energetikoa oinarri hartuta lantzen da.
Elikadura Energetikoak, elikagaien osaeraren ikuspegi analitikoa oinarri duten ohiko elikadura protokoloek ez bezala, ikuspegi holistikotik egiten du lan.
Zerbitzu honen funtsa ez da dietak ezartzea, elikatzeko ohitura osasuntsuak eskuratzea baizik. Momentuko ohiturak eta egoera kontutan hartuta, osasuna berreskuratzeko bidean pausoz-pauso joateko aholku eskuragarriak emango dizkizugu.
Era ezberdinetako desoreka biokimiko eta metabolikoak orekatzen laguntzen dugu:
- Desoreka digestiboak: hesteetako kandidiasia, flatulentziak, bihotzerrea, idorreria, beherakoa, intolerantziak, eta abar.
- Desoreka endokrinoak: tiroidearen disfuntzioak, suprarrenaletako disfuntzioak, diabetesa, eta abar.Kirol errendimendua: kirolerako elikadura espezifikoa.
- Kirol errendimendua: kirolerako elikadura espezifikoa.
- Bestelako desorekak: energia falta, hipertentsio arteriala, ugalkortasun-eza, pisu orekatzea, eta abar luze bat.


Kinesiologia Holistikoak pertsonaren osotasunean
du oinarria, norberaren gorputz fisiko, biokimiko,
mental, emozional eta energetikoa kontutan hartuz.
Izan ere, zu zeu ere konturatuko zinen triste edo “bihotzeko minez” zaudenean, gosea joaten dela batzuetan, eta arnasketa bera ere superfizialagoa dela.
Alderdi huen guztien arteko erlazio eta lotura izaten da kontutan Kinesiologia Holistikoan, eta desorekaren jatorri nagusia identifikatu ostean, berau zuzentzeko gomendioak ezartzen ditugu.
Lan honetako oinarririk garrantzitsuena pertsona prozesu guztien jakitun egitea da, desoreka horretara nola iritsi den azaleratu eta norbere osasunaren ardura eta ahalduntzea berreskuratuz.


Osteopatia pertsonaren alderdi estrukturalaz arduratzen da bereziki, nahiz eta errai eta organoetako funtzionamendua ere erregula dezakeen.
Gure kasuan osteopatia kontsulta bizkarrezurraren mugikortasun eta moldagarritasuna hobetzera zuzentzen da lehen saioetan, era ezberdinetako teknikak uztartuz.
Bizkarrezurraren mugimendu askea behin lortu eta gero, desoreka zuzentzeko teknika espezifikoak erabiltzen ditugu.


Fisioterapia
Fisioterapia farmakologiaz kanpoko alternatiba terapeutikoa eskaintzen duen osasun-diziplina da, kasu askotan gaitz akutu eta kroniko askoren sintomak arintzen laguntzen duena.
Fisioterapia eta Fisioterapeutak masajearekin lotzen dira sarri, baina Fisioterapiaren eskaintza terapeutikoa askoz ere zabalagoa da. Lokomozio-aparatuko mota guztietako gaitzak tratatzen ditugu eskuzko terapia erabiliz, luzaketen, masajearen, mobilizazioaren, lan miofaszialaren edo artikulazioen birzentratzearen bidez. Gainera, bendaje neuromuskularra, ziztada lehorra edo neuromodulazioa bezalako beste teknika batzuk erabiltzen ditugu.
FISIOTERAPIAREKIN TRATATZEN DITUGU:
- Sistema muskuloeskeletikoarekin erlazioa duten gaitzak:
- Zerbikaletako mina
- Lunbarretako mina
- Nerbioetan jatorria duen mina
- Tendinopatiak
- Sorbalda mingarria
- Artrosis
- Artritis, eta abar…
- Min kronikoa.
- Kirolarekin erlazioa duten lesioak.
- Kirurgien ondorengo errehabilitazioa: hezur hausturak, protesiak…


Kiromasajea eskuek azal gainean egiten
duten ekintza mekanikoan oinarritzen da.
Mugimendu horiek erritmo eta presio jakin batekin egiten dira eta berehalako eragina dute nerbio- eta zirkulazio-sisteman. Kiromasajistaren helburuetako bat bezeroaren kontrakturak arintzea eta ehundura bigunak erlaxatu eta estimulatzea da; muskuluetako mina, artikulazioetako mina, tendinitisak eta beste arinduz.
Kiromasajearen onuren artean daude gorputzeko odol- eta linfa-zirkulazioa estimulatzea, atxikidura posibleak kentzea eta odola oxigenatzea. Gainera, muskuluak, tendoiak eta nerbio-sistema orokorra estimulatu eta erlaxatzen ditu.
Astelehenetan 9:00-13:00 eta 16:00-19:00
Asteazkenetan 16:00-18:00


Drainatze linfatikoa zirkulazio-sisteman aplikatzen den masaje mota bat da, leuna eta arina, eta helburua organismoko likidoak mugiaraztea da, zelulen arteko tartea hartzen duen likidoan pilatzen diren hondakin-substantziak ezabatzeko.
Horregatik, drainatze linfatikoa likidoen erretentziorako aplikatzen da batez ere, baina baita beste kasu batzuetarako ere: zelulitisaren tratamendurako, zirkulazio-arazoetarako, hanka nekatuetarako, zikatrizazio-prozesuetarako, etab.
Drainatze linfatikoak arlo horietan guztietan hainbat onura ekartzen ditu; likidoak birxurgatzen laguntzen du, mina lasaitzeko efektua du, hantura murrizten du eta organismoen defentsa hobetzen laguntzen du.
Drainatze linfatikoaren beste aplikazio eremu garrantzitsuetako bat kirurgia baten ebakuntza ondoko prozesua da, esaterako mastektomietan; izan ere, ehundurak osatzen laguntzen du, edemak sortzea galarazten du, hantura eta mina murrizten ditu eta orbainaren kalitatea hobetzen du.


Drelimpur, kanporatu toxinak
Drelimpur, punta-puntako ekipo digitala da, infragorrien tratamendu berritzailearen bitartez desintoxikazioa eta PH oreka konbinatzen dituen bakarra izanik.
Drelimpurrek ioi negatiboekin kargatutako eremu magnetikoa sortzen du uretan, oinak kokatuta dauden lekuan. Ioi karga negatiboak sistema linfatikotik toxinak, erradikal askeak eta ezpurutasunak erakartzen ditu larruazaleko poroetatik. Sistema linfatikoa desblokeatuta egonik, toxinak garbitzeko prozesu bizkorra eta intentsiboa hasten da, gorputzaren pH-a orekatuz. Drelimpurekin honakoa lortuko dugu:
- Odol zirkulazioa aktibatzea.
- Zelulen birsorkuntza estimulatzea.
- Gantz metaketak kentzea.
- Pisua galtzea sustatzea.
- Zahartzea atzeratzea.
- Desoreka emozionalak erregulatzea.
- Larruazaleko arazoak konpontzen laguntzea.
- Gaueko atsedena erraztea.
- Energia eta ongizate orokorra areagotzea.


Akupuntura Txinako medikuntza
tradizionalaren zati garrantzitsua da.
Orain dela milaka urtetako leinu ezberdinetako teknikak bateratzea lortu du Javier Felipe adituak, gehien ezagutzen den akupuntura txinatar orokorra baino askoz eraginkorragoa den akupuntura metodoa sortuz.
Akupuntura Zonala eta Tung Maisuaren Akupuntura bezalako tekniken bitartez, sesio kopuru murriztuan era guztietako patologiak orekatzen laguntzen du.


Zuatzu Klinikaren eskutik, ginekologiako kontsultak pasatzen ditugu BiOQiROSen.
Asteazkenetan 11:00-18:00
Zuatzu Klinika emakumearen zaintzan espezializatutako entitatea da.
Geure zentroan oinarrizko zerbitzu eta espezialitateak eskaintzen dizkizugu, ginekologia-osasunaren eta ugalkortasunaren inguruko kontsultak egin eta haurdunaldiaren jarraipena egiteko.


Uriarte Medicos Analistas laborategiarekin lan egiten dugu, era guztietako odol eta gernu analisiak eginez:
Astearte eta ostegunetan 8:00-9:00
- Hematieak, hemoglobina, hematokritoa, leukozitoak…
- Glukosa, transaminasak, kolesterola, azido urikoa, burdina…
- pH-a, gernuaren dentsitatea, urobilinogenoa…
- Kirolarien errendimendu faktoreak: creatin kinasa, laktato deshidrogenasa…
- Proteinograma, haurdunaldi testak…
- Eta abar.


Lan Arriskuen Prebentzioan espezializatutako Premank enpresaren eskutik lan azterketa medikoak egiten ditugu BiOQiROSen.


Konstelazioak horien azken bilakaeratik egingo ditugu; ikuspegi kuantikotik. Ikuspegi berritzailea eskaintzen du, baina bat dator maitasunaren aginduekin.
Denboran lan laburragoak dira, ez hain gidatuak, sotilagoak, eta konponbiderantz doan azken erabakia konstelatzen ari den pertsonak hartzen du.
Maitasunaren aginduei jarraituz bizitzeko eta bizitzaz gozatzeko egoera hobe baten bila beti:
- Eman eta Jaso arteko oreka. Bizitza mugimendu horretan oinarritzen da.
- Kide izateko eskubidea. Ordena arkaikoak kide guztiak barne hartzea eskatzen du, salbuespenik gabe.
- Aurrekoen lehentasuna. Lehenago iritsi zirenek lehentasuna dute gerokoen aurretik. Leku ona dago guztiontzat.
Maitasunaren laugarren ordena sartuko dugu: eskerrak guztiari eta denei den bezala, baiespenerako eta baldintzarik gabeko onarpenerako mugimendu sakona sortuz.
Lanak ariketa sistemikoekin, meditazioekin eta Geometria Kuantikoarekin konbinatuko ditugu, hala behar duten lanetan.
Konstelazioak erresonantzia-mugimendu bat da, Guztiak beste guztien eta beraien sistemen zerbitzura.
Konstelazioak taldeka, banaka eta online egin daitezke.
ZER KONSTELATU DAITEKE?
– Jatorrizko familia: aita, ama, seme-alabak, adopzioak, fetuak, haurdunaldiak…
– Sortutako familia: bikotea, seme-alabak, aurreko bikoteak, bikotekiderik ez izatea, gatazkak…
– Gaixotasunak, sintoma fisikoak eta psikosomatikoak.
– Lan-gaiak: lan-arazoak, lankideekin edo nagusiekin, lanik ez izatea, lanpostu-aldaketak, arrakasta, dirua, errealizazio profesionala, herentziak…
– Emozioak: bizitza oztopatzen duten emozioak; gainezka egiten digutenak edo adierazten ez ditugunak; oldarkortasuna, beldurrak…
– Seme-alaben arazoak: enuresia, agresibitatea, sindrome disruptiboak, gaixotasunak, harreman- edo eskola-arazoak… bizitza oztopatzen duen edozein gai.
Zure egoerari hobeto egokitzen den zerbitzua
zein izan daitekeen zalantza baduzu, har ezazu
zure txanda Doako Aholkularitzan
Zure egoera entzun eta zuretzat egokiena den
zerbitzua gomendatuko dizugu

Osasun kontsultak beste zerbitzuen osagarri
bikainak dira. Ezagutu eskaintza osoa:
Fitness
Jarduera fisikoaren arloa
Yoga klasikoa, Hipopresiboak,
K-Stretch, Berreziketa Posturala,
Personal Coaching…
Teaching
Formakuntzaren arloa
Osasunaren zaintzarekin inguruko oinarri
teoriko eta praktiko gaurkotuak ezagutu eta zeureganatzeko formazio eta tailerrak.