Postura eta arnas entrenamendurako
metodo berritzailea
Postura- eta arnas-entrenamendurako metodo berritzailea da BiOQiROS Mindful Training System, abiapuntua hainbat oinarri teknikotan eta metodotan duena, hala nola Yogan, Teknika Hipopresiboan, Antigimnasian, GDSn, Berreziketa Postural Globalean, Mindfulnessen, etab.
Saiakera handia egiten du arnas-funtzioa eta arnas-mugimendua berriro hezteko eta hobetzeko. Aldi berean, tentsio eta blokeo neuromiofaszialak egokitzeko eta, hala, postura hobetzeko ariketak proposatzen ditu, gorputzaren moldagarritasuna errazteko.
BiOQiROS Mindful Training System metodoaren helburu nagusietako bat gizakiaren ezaugarririk garrantzitsuenetako bat berreskuratzea da, gorputzak zutik dagoenean edo ibiltzen ari denean duen mugimendua.
Gure espezieak duela ez hainbeste urte egindako postura-aldaketak (hankabiko posturatik lauhankako posturara) hainbat aldaketa eragin ditu gure fisionomian eta fisiologian, eta oraindik ere kostatzen ari zaigu horietara egokitzea: atzeko kate miofaszialaren eskaria handitzea,
diskoen arteko kargaren areagotzea, egiturazko aldaketak pelbisean, psoas giharra luzatzea, aldaketak zoru pelbikoko giharduraren errekrutatze motan, besoek sostengurik ez izatea eta ondorioz bizkarrezurraren gaineko pisua areagotzea, etab.
Hala ere, nolabait, lauhankakoak bagina bezala mugitzen jarraitzen dugu:
modu gurutzatuan mugitzen ditugu beheko eta goiko gorputz-adarrak. Gainera, zailtasunak ditugu bi euskarri bakarrik izanda tente mantentzeko. Hori dela eta, kontrol- eta koordinazio-lan handia egin behar du gure orkestra-zuzendariak, hau da, gure garunak.
Hain zuzen ere, hau da BiOQiROS Mindful
Training System metodoaren oinarrietako bat:
Lan psiko-neuro-mio-fasziala. Lan fisiko, neural, muskular eta fasziala egitean, kontuan hartzen da psikearen eta somaren arteko lotura eta elkarrekikotasuna, eta mugimendu kontzientera bideratzen da.
Gure gorputza entzuteak edo propiozepzioak eta gure gorputzarekiko errespetuak garrantzi berezia dutela esan nahi du horrek. Hala, posizio, mugimendu eta momentu bakoitzaren gaineko kontzientzia hartzea sustatzen da, eta autoezagutza integral batera bideratzen da praktikatzen duen pertsona.
Izan ere, gorputza eta emozioa ezin dira bereizi,
Madame Godelieve Denys-Struyfek garatutako GDS metodoak deskribatzen duen moduan. Posturaren eta izaeraren edo portaera psikologikoaren artean zegoen banandu ezinezko harremanaz hitz egiten zuen hark 60ko urteetarako.
Egitura sakon honetan giltzarria den zatietako bat diafragma torazikoko muskulua da. Arnasketan parte hartzen duen muskulu nagusia izateaz gain, harreman estua du posturarekin eta alderdi emozionalarekin:
Arnasketari zein posturari dagokienez, diafragmari haren funtzionaltasuna itzultzera bideratutako lana da BiOQiROS Mindful Training System metodoaren arrakastaren gakoetako bat. Hala, arlo horiek hobetzeaz gain, pertsonaren gogo-aldartea eta egoera emozionala hobetzen laguntzen du.
Horretarako, oso presente izaten dira Stephen W. Porges doktoreak orain dela gutxi argitaratutako Teoria Polibagalarekin lotutako azken ezagutzak. Teoria horrek aplikazio ugari ditu psikologiaren, psikiatriaren eta osasuna hobetzera eta mantentzera zuzendutako terapien arloan.
Hala, postura eta arnasketa entrenatzeko metodo globala da BiOQiROS Mindful Training System. Entrenamendu fisikoko teknikarik eraginkorrenak teknika psikosomatikoekin eta nork bere burua ezagutzeko teknikekin elkartzen dira metodo horren bidez.
Bioqiros Mindful Training System-en onurak:
Metodo hau modu erregularrean erabiltzeak onura ugari eskaintzen dizkio praktikatzen duen pertsonari, bai maila fisikoan, bai maila metabolikoan eta emozionalean:
- Gorputzaren gaineko kontzientzia eta eskema hobetzen ditu.
- Arnasteko kontzientzia, gaitasuna eta potentzia hobetzen ditu.
- Koordinazio psikoneuromiofasziala hobetzen du.
- Gorputzaren oreka hobetzen du.
- Kirol-errendimendua hobetzen du.
- Funtzio miofasziala doitzen du: postura hobetzen du, min miofaszial lokalizatuak arintzen eta prebenitzen ditu, indarren transmisioa hobetzen du, muskuluen eraginkortasun tonikoa eta fasikoa hobetzen ditu, disfuntzio miofaszialarekin lotutako lesioak eta arazoak prebenitzen eta sendatzen ditu (prolapsoak, herniak, giharretako kontrakturak, faszitisa…), etab.
- Funtzio neurala doitzen du: parestesiak hobetzen eta prebenitzen ditu, min hedatuak hobetzen ditu, nerbioen inerbazioa hobetzen du, kontrol motorea hobetzen du, etab.
- Funtzio baskularra doitzen du: bihotzaren funtzioa hobetzen du, odol-itzulera hobetzen du, presio arteriala erregulatzen du, sistema linfatikoa hobetzen du, etab.
- Erraien funtzioa doitzen du: digestio-funtzioa hobetzen du, giltzurrunen funtzioa hobetzen du, gernu-sistema hobetzen du, funtzio hepatikoa hobetzen du, etab.
- Sexu-funtzioa hobetzen du.
- Odolaren kalitatea hobetzen du.
- Oreka mental eta emozionala hobetzen du: estresa, antsietatea, depresioa, oldarkortasuna, etab.
BiOQiROS Mindful Training System metodoa
gure fitness jardueren eta formakuntzen oinarria da
Eskuratu onura guztiak:
Fitness
Jarduera fisikoaren arloa
Yoga klasikoa, Hipopresiboak,
K-Stretch, Berreziketa Posturala,
Personal Coaching…
Teaching
Formakuntzaren arloa
Osasunaren zaintzarekin inguruko oinarri teoriko eta praktiko gaurkotuak ezagutu eta zeureganatzeko formazio eta tailerrak.