medikuntza
integratiboa
medikuntza
integratiboa
Kaixo, ongi etorri BiOQiROS
Medikuntza Integratiboko Zentrora
Badakizu bizimodu osasungarri eta zoriontsu bat izateko giltza zeure barruan duzula?
Bila zabiltzan ongizatearen bidean pausuak eman eta ohiturak errotzen laguntzeko, medikuntza konbentzionala eta osagarria uztartu ditugu, profesional ezberdinen indarrak batu eta zure eskura jarriz.
Izan ere, osasun fisikoa eta emozionala osotasun beraren parte direla sinesten dugu.
Horregatik, lehenik eta behin, sentitzen dituzun min edo desoreken inguruan arretaz entzun eta hauen jatorria aurkitzeari ematen diogu garrantzia, ondoren zure egoerari egokitutako hobekuntza-bidean gidatzeko.
Berreskuratu eta mantendu zure osasuna eta
ongizatea, momenturo behar duzun laguntza
espezializatuaren bitartez
Health
Osasunaren arloa
Prebentzio zerbitzuak, Ginekologia, Kinesiologia Holistikoa, Osteopatia, Akupuntura…
Fitness
Jarduera fisikoaren arloa
Yoga klasikoa, Hipopresiboak, K-Stretch, Berreziketa Posturala, Personal Coaching…
Teaching
Formakuntzaren arloa
Osasunaren zaintzarekin inguruko oinarri teoriko eta praktiko gaurkotuak ezagutu eta zeureganatzeko formazio eta tailerrak.
BiOQiROS
Mindful Training System
Jarduera fisiko osasungarri metodoa, gorputz fisikoa, mentala eta emozionala era holistiko batean lantzen dituena.